BETEBEHARRAK:

  • Euskal konpainia, kolektibo eta sortzaileei zuzendua.
  • ADDEk eta Apricotek antolatutako nazioartekotze-ikastaroa egin izana. Halakorik ezean, nazioarteko testuinguruetan esperientzia izatea edo nazioarteko esperientzia duen banatzaile bat izatea.
  • ADDEko bazkide ez diren pertsonek Euskadin izan beharko dute egoitza fiskala.
  • Konpainiak, kolektiboak edo sortzaileak obra bakarra sar dezake katalogoan.
  • Konpainiak berak aukeratuko du dantza-lana, eta nazioartean proiekzio handiena duena edo katalogorako egokiena dena aukeratu beharko du.
  • Formularioa informazioarekin bete behar da, gaztelaniaz zein euskaraz. (deialdiak irauten duen bitartean bakarrik eskura daiteke)
  • Onarpen irizpideak: Erakunde edo entitate bati laguntza eskaera egin izatea, diru-laguntzak edo egonaldiak. Eskaerarik egon ezean, konpainiaren ibilbidea baloratuko da: azken hiru urteetan ekoizpen eszeniko bat egin izana eta gainera azken hiru urteetan egindako boloen zerrenda zein hauen partaideen ibilbidea hartuko da kontuan.
  • Ez da nahitanahiezkoa ADDEko bazkide izatea, baina bazkideek doan sartuko dute beren lanak eta ez bakideek kuota bat ordaindu behar dute.

FAQ

Noiz izango da deialdia, zenbatero irekitzen da?

2026ko deialdia urtarrilaren 5ean irekiko da eta otsailaren 2an itxiko da. Deialdia urtean behin egiten da.

Euskal konpainia, kolektibo eta sortzaileen lan profesionalak sartuko dira.

Konpainia, kolektibo edo sortzaile bakoitzak dantza-lan bakarra argitaratu dezake.

Bi irizpide ditugu:

  1. Erakunde edo entitate bati laguntza eskaera egin izatea, diru-laguntzak edo egonaldiak.
  2. Eskaerarik egon ezean, konpainiaren ibilbidea baloratuko da: azken hiru urteetan ekoizpen eszeniko bat egin izana eta gainera azken hiru urteetan egindako boloen zerrenda eta hauen partaideen ibilbidea hartuko da kontuan.

Ez da nahitaezkoa ADDEko bazkide izatea, baina bazkideek doan sartuko dituzte beraien lanak eta ez bakideek kuota bat ordaindu behar dute lan bakoitzeko. Ikuskizun 1: 70,00 euro.

Estreinatu gabeko lanak sar daitezke baldin eta aurre estreinatuta badaude eta eskatzen dugun material eta informazio guztia bidaltzen bada. Ez baduzu promozio bideoa eginda adibidez ez dugu onartuko.

Posible da ikastaroa deialdia ireki ondoren egitea, baina eskabidea ikastaroa amaitu ondoren bidaliko da.

Ez, informazioa euskaraz eta gazteleraz bidali behar da. Ingelesara itzulpenak ADDEtik kudeatzen ditugu.

Ez, euskara eta gaztelerako testuak zuen kontu dira. Mankomunitate eta herrietan egoten dira testuak euskaratzeko doako zerbitzuak.